mendibil

Arte Ederretatik garatutako diseinua eta nornahi erakarriko duten xarmadun istorioak zure beharretara egokituta.

info +

Donapea 4-6 · 31610 Atarrabia · NAFARROA

mikel@mendibil.eu

+34 636463055

zerbitzuak

Errioxaren ilustrazioa Hemingwayren aldizkarirako

Ilustrazioa

Arte ederrak amaitu baino lehen aurreneko lanak argitaratu nituen eta horretan aritzen naiz oraindik ere estilo anitzak landuz.

Adibideak
Hemingwayren inguruko Iruñeko Udalaren erakusketaren diseinua eta Errioxa, Euskadi eta Nafarroako gobernuen turismo sailen eskuorriaren diseinua.

Diseinu grafikoa

1999. urtetik euskarri eta behar ezberdinetako proiektuetan parte hartu izan dut, beharrezko sormenari eskarmentua gehituz.

Adibideak

Ikus-entzunezkoak

Honakoa nire idei batean oinarritutako ipuin interaktiboa iragartzeko bideo-animazioa duzue. Aplikazioa google eta apple dendatan salgai egon zen eta ideiaz gain, ilustrazioak, argitaletxearen irudi korporatiboa, webgunea eta aipatutako bideoa egin nituen.

Zerbitzu osoa

Ene Kantaken kasuan sare sozialetan marketina online eta offline ikuskizunetan, eskoletan eta denda fisikoetan egitea eskatzen du. Horretarako Garun.pro daukat bidelagun.

Marketing online

Zure proiektua aditzera eman behar baduzu, estrategia, analitika eta planifikazioa beharrezkoak izango dituzu.

Laguntza aurrera egiteko

Horren azkar hazitzen ari den Ene Kantak bezalako proiektu bat nola bideratzen den ikasi nahi baduzu Garun.pro izango duzu lagun.

Irudigintza

Irudi anitzak sortzen ditut; besteak beste, proiektu edo enpresa baten irudi korporatiboa edota marka adierazgarriak.

Edozein euskarritan

Komunikazio hura interneten naiz produktu fisikoetan ematea garrantzitsua da zure ideiak arrakasta izan dezan.

Beharrak aztertu

Prozesuaren aurreneko eta ezinbesteko hurratsa denbora eta dirua ez galtzeko.

1

Aurrekontua egokitu

Lehentasunak argitu eta dagoen diruarekin zer landu daitekeen baloratzea litzateke hurrena.

2

Sortzeari ekin!

Proiektua martxan jartzeko, barne komunikazioa plazaratu behar da tresna ezberdinak baliatuz.

3

Ilustrazioa

Arte Ederrak ikasten nengoelarik aurreneko ilustrazio lantxoak egiten hasi nintzen eta ordutik etengabe aritu naiz diseinuaren beste alorrekin tartekatuz.

Fernando Morillorekin elkarlana

Gaumin argitaletxean hainbat urtez lanean aritu naiz Fernando Morillo, Aitor Arana eta beste idazle batzuen lanak ilustratzen. Denon artean argitaletxearekin Jean Gionoren "Zuhaitzak landatzen zituen gizona" lan bikaina ilustratzea egokitu zitzaidan ere.

Webguneak

Html5+css3 webgune estatikoak merke eta egokiak izan daitezke negozio batzuetarako, baina bezeroekin elkarrizketa behar duzuenontzat WordPress dinamikoak baliatu ohi ditut. Proiektua handitzea ahalbidetzen du, agenda, denda, foroak eta abar gehitu ahal zaiolarik.

IRUDIMENA ZURE ZERBITZURA

Kontaidazu zein den zure asmoa eta sormenaz lagunduko zaitut zure horretan

Idatzi emaila

Laguntza integrala

Internet eta sare sozialen Marketing online eta offline zure beharretara egokituta

Garun.pro

Diseinu editoriala

Eskuorri eta katalogoak ez ezik, hamaika diseinu lan ezberdin egitea egokitu zait

LAN +

Komunikazioa

Kazetariekin elkarlanean dihardut egunero edozein komunikazio behar tekniko ere asetzeko

iLUNE.com