mendibil

Arte Ederretatik garatutako irudi, diseinu eta komunikazio anitza, xarmaz zure beharretara egokituta.

info +

Donapea 4-6 · 31610 Atarrabia · NAFARROA

mikel@mendibil.eu

+34 636463055

Hemingway traveler

Aldizkaria

Honako honetan 128 orrialdetako aldizkariak gaietan gehiago sakontzea ahalbidetu du. Ernest Hemingwayk nola ezagutu zuen Euskal Herria eta zernolako lotura izan zuen bere bizitza osoan zehar agerian uzten da. Bere urratsak jarraituz Nafarroa, Euskadi eta Errioxaren xarma ezagutu ahal ditu irakurleak.

  • Egileak Javi Muñoz, Edorta Jimenez eta Mikel Mendibil
  • Data 2018ko ekainan argitaratua
  • Etiketak Hemingway, aldizkaria
  • Lana Diseinu eta ilustrazioa

Hiru Gobernu eta hainbat Udalen babesarekin

Beste behin ere, aldizkariaren aurreneko zenbaki honetan Nafarroako, Euskadiko eta Errioxako Gobernuek bat egin dute honako proiektua aurrera eraman ahal izateko. Baina baita Iruñeko, Eibarko, Orduñako eta Logroñoko Udalek ere. Espero dezagun hurrengo zenbakietan Udal gehiagok batzea, literatur Nobel saridunak gurean bizi izandakoak deskubritzen jarraitzeko. Niri behintzat, Ernest Hemingwayk idatzitakoak neure sormena garatzen jarraitzeko bidea eman dit honako lan honetan ere. Adibidez, Nafar Gobernuko orrialde bikoitza diseinatzerakoan Hemingwayk idatzitako "Pena bat da Van Goghek Nafarroa margotu ez izana" esaldiak margolariaren antzera Bardeak irudikatzeko aukera eman zidan. Errioxakoan Cezzaneren antzera Hemingwayk aipatutako paisaia margotu nuen, berak esaten zuen moduan, honen artelanak mila biderrez ikusten paisaiak deskribatzen ikasi baitzuen. Euskadikoan, berriz, Eduardo Txillidaren paperezko grabatuen antzera pilotari eskuak irudikatu ditut bere esaldia ilustratzeko: "Euskal pilotarien artean ditut nire lagunik minenak".

Hemingway Traveler aldizkariaren azala

Hemingway inguruko proiektu gehiago