mendibil

Arte Ederretatik garatutako irudi, diseinu eta komunikazio anitza, xarmaz zure beharretara egokituta.

info +

Donapea 4-6 · 31610 Atarrabia · NAFARROA

mikel@mendibil.eu

+34 636463055

Hemingway bidaide

Hemingway bidaide erakusketa iragartzeko postala

Hemingway bidaide

2017ko abenduko lehen astean Iruñeko Gaztelu Plazan Udalak antolatutako erakusketa egin genuen. Ideia Javi Muñoz kazetariak eta Edorta Jimenez idazleak mamitu zuten, Hemingwayren obra eta bizitzaren adituak izanik, 20ko hamarkadan Iruñera egin zion kultur ekarpena plazaratzeko asmoz. Sei kubo handiz osatuta, bakoitzak metro eta erdi bider metro eta erdiko lau alde ditu irudi eta textuekin Hemingway eta hiriaren arteko harreman bitxia azaltzen dutelarik. Erakusketa garaiko Paris eta Iruñea arteko lotura kulturala azaltzen du ere, Man Rayren argazkiak haritzat harturik. Panel horietako batzuk ikusi ditzakezu goiko karruselan. Ondoan ikusi dezakezun postala egin zen garai horretako argazkietan oinarrituta, postaz erakusketa eta jardueren egitaraua iragartzeko.

  • Egileak Javi Muñoz, Edorta Jimenez eta Mikel Mendibil
  • Data 2017ko abenduaren 1etik 10era
  • Etiketak Hemingway, erakusketa
  • Lana Diseinu eta ilustrazioa

Hemingway inguruko proiektu gehiago