mendibil

Arte Ederretatik garatutako irudi, diseinu eta komunikazio anitza, xarmaz zure beharretara egokituta.

info +

Donapea 4-6 · 31610 Atarrabia · NAFARROA

mikel@mendibil.eu

+34 636463055

Hemingway bidai-kaiera

Hemingway bidai-kaiera

Hemingway bidai-kaiera

Javi Muñoz kazetaria eta Edorta Jimenez idazlearekin elkarlanean egindako bigarren lan honetan are gehiago marrazteko parada izan nuen. Asmoa zen Hemingway gure lurretan ibili zen garaiko kutxua ematea berriz ere lanari, baina kasu honetan kaiera marrazki edo zirriborro biziekin ilustratuz, bere lagun Waldo Peircek egin zuen antzera. Tarte hutsak utzi genituen turismo bulegoetan kaiera eskuratzen duten bidaiariek euren apunteak hartu ahal izateko bertan. Gorde dezaten zerbait sortu nahi izan genuen.

Goiko irudian ikusi daitekeen moduan, berriz ere, Nafarroa, Euskadi eta Errioxa zeharkatzen duen ibilbide bat proposatzen da, Ernest Hemingway ibili zen txokoetatik eta leku bakoitzean ikusi eta daztatu merezi dituzten gauzak azpimarratuz.

Aurreko lana bezala, lau hizkuntzatan argitaratu zen: euskara eta frantsesa batetik eta inglesa eta gaztelania bestetik.

  • Egileak Javi Muñoz, Edorta Jimenez eta Mikel Mendibil
  • Data 2017ko maiatza
  • Etiketak Hemingway, bidai-kaiera
  • Lana Diseinu eta ilustrazioa

Hemingway inguruko proiektu gehiago