mendibil

Arte Ederretatik garatutako irudi, diseinu eta komunikazio anitza, xarmaz zure beharretara egokituta.

info +

Donapea 4-6 · 31610 Atarrabia · NAFARROA

mikel@mendibil.eu

+34 636463055

Ene Kantak webgunea

Ene Kantak

Ene Kantaken egin izan dudan aurreneko lana webgune berria eraikitzea izan da. Ordura arte beste webgune xumeago batekin aritu izan ziren eta batek baino gehiagok aldaketak egin eta artikulu berriak argitaratzeko, WordPress sistema irekiaz eraikitzea erabaki genuen.

  • Egilea Mikel Mendibil eta Ene Kantak
  • Data 2017 urriaren 30etik egun arte
  • Etiketak webgunea, web diseinua
  • Software WordPress, Visual Composer

Haurrentzako abestiak euskaraz webgune eraginkorrean

Data horretan argitaratu bagenuen ere, aurretik lan mardula izan zuen, batik bat Ene Kantaken edukiak prestatzeko. Baina ondoren ere, etengabe elikatzen eta eguneratzen ari garelako webgunea.

2018ko apirila aldera logotipo berria sortu nuen Ene Kantaken partaideekin batera, egun webgunean bertan ikusi daitekeena. Disken azalak, webguneko bannerrak, sare sozialetan argitaratutakoak, ikusentzunezkoen zenbait animazio eta abar diseinatzen ditut ere. Marketin kanpainak baina, Garun.pro agentziatik eramaten ditugu aurrera, gehien bat, Youtube, Instagram eta Facebook baliatuz.

Logo berriaren animazio txikia

EneKantak logo berria animatuta

WEB proiektu gehiago